Politika

PSE-EEko Mikel Iriondok Manuel Huertasen eserlekua betetzeari uko egin dio

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Mikel Iriondok Manuel Huertasek Eusko Legebiltzarrean utziko duen eserlekua betetzeari uko egin dio, Legebiltzarreko iturriek jakinarari dutenez. Iriondo Aski da! taldeko kideak gaur egin dio uko karguari Gasteizko Legebiltzarreko erregistroan, PSE-EEko buruek hala eskatu ziotelako, nahiz eta legez berari egokitu Huertasen eserlekua betetzea. Manuel Huertasek ere gaur utzi du kargua, Espainiako Kongresurako diputatu hautatu baitzuten Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.

2004ko martxoaren 25a
16:59
Entzun
Manuel Huertasek utziako eserlekua Coral Rodriguezek hartuko du. 2001eko maiatzaren 13an Legebiltzarra osatzeko egin ziren hauteskundeetan Gipuzkoako PSE-EEk aurkeztutako zerrendan seigarren lekua betetzen zuen Rodriguezek.

Pilar Unzalu Arabako PSE-EEko legebiltzarkideak atzo egin zion uko Gasteizko eserlekuari, apiriletik aurrera Madrilgo Kongresuan diputatu kargua hartu ahal izateko.

Horiez gain, PPko Jaime Mayor Orejak, EAJko Emilio Olabarriak eta PSE-EEko Migel Anjel Uzkizak Gasteizko Legebiltzarrean duten eserlekuari uko egin beharko diote datozen egunetan, Espainiako Kongresurako diputatu hautatu baitzituzten Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.