Bigarren itzulian aukeratu dute Romero Batzar Nagusietako presidente, lehendabizikoan ez baitu inork gehiengo osorik lortu.
Hain zuzen ere, lehen itzulian EAko Juan Inazio Galdos izan da hautagai bozkatuena, bere alderdkideen 7 botoak ez ezik jeltzaleen 16ak jaso baititu, 23 guztira.Dena den, EAJk ere hautagaia aurkeztu du, Maribel Vaquero, eta EB-Aralar koalizioak haren alde egin du.
Bigarren itzulian botoa aldatu egin dute EBko ordezkariek, eta Romeroren alde egin dute. Horrenbestez, PSE-EEko 16ordezkarien, PPko 6en eta EBko 4en botoa jaso du, EAko Galdosek bildutako 23ak baino 3 gehiago. Aralarreko bi batzarkideek txuri bozkatu dute.
Azken unea arte elkarren arteko akordiorik ez zegoela esan dute EAJk eta EAk, eta arestian aipatu bezala, bakoitzak bere hautagaia aurkeztu du. Bi bozketen artean kanpora irten dira bi alderdi horietako buruzagiak, eta irribarretsu itzuli dira batzar aretora. Bitarte horretan botoa aldatzea erabaki dute EB-Aralarreko kideek, eta esan bezala, EBko ordezkariek Romeroren alde egin dute eta txuri bozkatu dute Aralarrekoek.
Erakundeen osaketa
PSE-EEko Rafaela Romero aukeratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente
Bere alderdiaren botoak ez ezik, PPko eta EBko batzarkideenak bildu ditu. EAJ eta EA ados jarri dira azken unean, eta EAko hautagai Juan Inazio Galdosen alde bozkatu dute. EBk botoa aldatu du bigarren itzulian eta Romero babestu du. Aralarrek txuri bozkatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu