PSE-EEko zuzendaritzak ukatu egin du ETArekin bildu dela

Joan den hilean EAEko sozialisten buruzagiak erakunde armatuko kideekin bilerak egin dituztela plazaratu du gaur =i El Mundo=i egunkariak, eta segituan plazaratu du PSE-EEk informazio hori gezurra dela dioen oharra.

2007ko azaroaren 19a
14:38
Entzun
PSE-EEko Zuzendaritza Batzordeak erabat ukatu du El Mundo egunkariak gaurko alean plazaratutakoa: alderdi horretako buruzagiek harremanak dituztela oraindik ETArekin. Zehatzago, joan den hilaren erdian bilera egin zutela ETAko kideekin Austria eta Alemaniaren artean dagoen herri batean, Zapaterok datorren martxoko hauteskundeak irabaz ditzan erakunde armatu horrek egin ditzakeen urratsak aztertzeko. Polizia txosten batean oinarrituta plazaratu du informazio hori El Mundo-k.

Segituan etorri da, ordea, PSE-EEko zuzendaritzaren gezurtatzea: goizean goiz prentsa ohar bat plazaratu dute informazio hori "erabat gezurrezkoa" dela ziurtatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.