Politika

PSE-EEko zuzendaritzako Garcia Hidalgo izango da Espainiako segurtasun indarren agintaritza bateratuko buru

Victor Garcia Hidalgo PSE-EEko zuzendaritzako kide eta eusko legebiltzarkidea izendatuko du Espainiako Gobernuak segurtasun indarren agintaritza bateratuko buru. Teresa Fernandez de la Vega lehen presidenteordeak egin du iragarpena. Garcia Hidalgo Arabako gobernadore zibila zein Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko zuzendari izana da. Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako lehendakari berriak iragarria zuen hauteskundeak irabaziz gero segurtasun indarren agintaritza bakarra eratuko zuela Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren koordinazioa hobetze aldera.

2004ko apirilaren 20a
17:07
Entzun
Victor Garcia Hidalgo izango du, hain zuzen ere, Espainiako segurtasun indarren bi atal horiek koordinatzeko ardura, eta Segurtasunerako Estatu idazkari Antonio Camanchoren mendean lan egingo du.

Zientzia Politikoetan lizentziatua da Garcia Hidalgo, askatasun publikoetako idazkari kargua du egun PSE-EEko zuzendaritzan eta Eusko Legebiltzarreko kidea da. 1994tik 1996ra Arabako gobernadore zibila izan zen, eta Eusko Jaurlaritzak Justizia Saileko zuzendaria EAJk eta PSE-EEk koalizioan gobernatzen zutenean.

Halaber, sozialisten ordezkaria da indarkeriari aurre egiteko Jaurlaritzak 2002an sortu zuen Arkauteko mahaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.