PSE-EEren arabera, Batasunak egin behar ditu legalizatzeko urratsak

Batasunak Espainiako Alderdien Legea bete behar duela berretsi du Pastor sozialisten Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariak Otegiri indarkeria gaitzesteko eskatu dio; "legea beteko balute, demokraziaren garaipena litzateke".

2007ko otsailaren 28a
11:56
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak argi du Batasunak berriro legezko izateko zer egin behar duen: indarkeria gaitzetsi eta Espainiako Alderdien Legea bete. Urrats horiek egin edo ez erabakitzea Batasunaren beraren gain dagoela azpimarratu du.

Ildo horretatik, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak joan den asteburuan La Vanguardia Kataluniako egunkariari egindako adierazpenak auzitan jarri ditu Pastorrek. Besteak beste, bakearen truke Espainiako Estatuak ez duela zertan ordain politikorik eman esan zuen Otegik. PSE-EEko buruzagiak auzitan jarri du hitz horien garrantzia, Otegik, egun, "zilegitasun txikia" duela argudiatuta.

"ETAk atentatua egin ondoren Otegik itzala galdu duela, eta baita mintzakide gisa zilegitasuna ere". Berriro ere sinesgarritasun eta itzala lortzeko hitzak ez ezik, "ekintza sendoagoak" eskatu dizkio Pastorrek. "Gai izan beharko luke mundu hori borroka bide politiko hutsetara eramateko.Gainera, desio baten adierazpena baino ez diren hitz horiek ekintza sendoagoekin lagundu beharko lituzke, eta indarkeria arbuiatzeko adierazpen batekin".

Blancok dio ez direla ari ETArekin hitz egiten

Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariaren ustez ere Batasunak indarkeria gaitzetsi egin behar du. "Gustatuko litzaidake legea beteko balute. Aurrerapauso handia litzateke eta demokraziaren garaipena".

ETArekin ez direla ari hitz egiten esan du Blancok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.