Bart gauerdian molotov koktelak jaurti dituzte zenbait lagunek Barakaldoko (Bizkaia) PSE-EEren egoitzara. Ertzaintzak agertu duenez, hamabiak hamar gutxi inguruan gertatu da erasoa, eta hiru koktel jaurti dituzte. Horietatik bi lehertu dira. Sozialisten egoitzaren atean kalte material txikia eragin dituzte, eta, halaber, gaineko pisuko bizilagunen leihoko kristalak hautsi. Inor ez da zauritu.
PSEk gogor gaitzetsi du erasoa, eta halakoen bidez alderdi horretako militanteak beldurtu nahi dituztela salatu.
Bestalde, Iruñean beste eraso bat izan da goizeko seiak aldera: molotov koktelak jaurti dituzte Eskirotz kalean kutxa automatiko baten aurka. Kalte material txikiak eragin dituzte.
Erasoak
PSE-EEren egoitzari eraso diote Barakaldon, eta kutxa automatiko bati Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu