Erasoa
PSE-EEren Gueñesko egoitzari eraso egin diote
Ezezagunek etxean egindako lehergailu txiki bat jarri dute PSE-EEk Gueñesen (Bizkaia) duen egoitzan. Lehergailua pinturaz eta petardoen tankerako lehergai txikiz osatua zegoen Herrizaingo Sailaren arabera. Egoitzaren pareta margotuta geratu da, baina gainontzean ez du kalterik sortu.
Herrizango Sailak jakinarazi duenez, leherketa goizaldeko ordubatean gertatu da. GueñesekoSobarkotxa kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu