PSE-EEren interesak gobernuaren aurretik jartzea egotzi dio PPk
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak ere kargua utzi beharko lukeela esan du Anton Danboreneak
Rodolfo Aresek Herrizaingo sailburu kargua uzteak argi erakusten du, PPren irudiko, alderdi horrek gobernuaren egitekoaren aurretik jartzen dituela alderdiaren interesak. «Horrek erakusten du Jaurlaritzan gobernatzen baino indar handiagoa jartzen ari direla hauteskunde kanpainan», esan zuen atzo Anton Danborenea Bizkaiko PPren lehendakariak. Gobernua kanpaina egiteko erabiltzen aritzea egotzi dio PSE-EEri. Patxi Lopez lehendakaria ere «lehendakari makila utzita PSE-EEren bandera astintzen» ari dela salatu du. Haren ustez, Lopezek ere kargua utzi beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu