Asteartean bilduko da Mariano Raxoi Espainiako gobernuburua Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearekin, 13:00etan. Aurrez Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezekineta Iñigo Urkullu EAJko buruarekin egin bezala, Madrilgo Moncloa jauregian bilduko da Raxoi alderdikidearekin ere. Basagoitik adierazi duenez, PSE-EErekin eta EAJrekin «konplizitateak ehuntzeko» proposamena egingo dio Espainiako gobernuburuari, eta ETAren amaiera kudeatzeari begirako «gidaritza» hiru alderdien artean partekatzea, «alderdikeriak alboratuta».
Basagoitik azaldu duenez, Raxoik Lopezekin eta Urkullurekin egin dituen bilerak «tonu onean» egin dira, eta gauza batzuetan bat etorri dira. Bat etortze horietatik abiatuta eta desberdintasunak leunduta sortu nahi ditu «konplizitateak» PPkoak.
PSE eta EAJrekin «konplizitateak» lantzea proposatuko dio Basagoitik Raxoiri 14an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu