PSE eta EAJren itunak aurrekontuen inguruko akordio bat du berekin, Urkulluren arabera

2013ko irailaren 4a
11:10
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak uste du "oinarri nahikoa" dagoela EAJ eta PSE diru sarreren nahiz gastuen inguruan akordio batera heltzeko, betiere gastuak "balizko diru sarrerei egokituta" badaude. Gastuak ere adostuko lituzkeen akordio horrek, "jakina", aurrekontu akordio bat lekarke berekin, Urkulluren esanetan.

Atzo, Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak esan zuen zerga politikari buruzkoa "akordioaren parte bat baino" ez zela. Urkullu "ados" azaldu da "sarrerak eta gastuak adosteko filosofiarekin, betiere gastuak balizko diru sarrerei egokituta badaude".

Akordio hori aurrekontuei buruzkoa ere izango litzatekeela adierazi du Urkulluk. "Egonkortasun instituzionalaz ari naizenean, krisi garaiko legealdi baten proiekzio batez ari naiz", esan du, eta gaineratu egonkortasun instituzional hori "programa konpartituak izan daitezkeen" bidez lor daitekeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.