Alderdien mahaia irekitzeko "indarkeria baztertu, jokoaren arauak onartu eta legezko taldea izatea" ezinbestekoa dela esan du Lopezek. Ezker abertzaleari buruz ari zen Lopez: "legezkoa izatea bere esku dago", berretsi du PSE-EEk. Alderdien mahaia eratu aurretik beste batzorde bat sortzearen alde agertu da Madrazo. PSE, berriz, bitariko harremanak hobetzearen alde agertu da.
PPren inguruan ere mintzatu da Patxi Lopez. Elkarrizketetan ez parte hartu nahi izatea "penagarria" dela eta "bake prozesua Gobernua zapaltzeko aprobetxatu" nahi duela adierazi du Lopezek.
PSE eta EAJ uztailaren 26an bilduko dira eta horrela emango zaie amaiera euskal alderdi politikoen arteko elkarrizketei.
Politika
PSE eta EB ez dira ados jarri mahaiaren osaketarako aurrebaldintzak ezartzerakoan
EBko idazkari nagusi Javier Madrazok euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea duela nabarmendu du. Patxi Lopez PSE-EEko bozeramaileak, ordea, autodeterminazioa ez duela mahaian esertzeko aurrebaldintza bezala onartuko. Bake prozesua ireki eta ETArekin hitz egiteko Espainiako Gobernuari "babes osoa" emango diotela esan dute EBk eta PSE-EEk. Gaur bildu dira Bilbon bi alderdietako ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu