BIHAR BERRIA-N

"PSE ez da inoiz PSC izango. Gu PSOE sentitzen gara, eta harro gaude"

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia95275.jpg
2014ko abuztuaren 30a
10:27
Entzun

Bakegintza, estatus politikoa, aurrekontuak eta beste hainbat gai izan ditu hizpide Jose Antonio Pastorrek, Jokin Sagarzazu kazetariak eginiko elkarrizketan. Bihar argitaratuko du BERRIAk elkarrizketa osoa, eta honako hauek dira, aurrerapen gisa, Pastorrek esandako batzuk:

- "[Bilduk] Bere jarrera eta bere diskurtsoa aldatu ezean, eta zoru etikoa aitortu arte —alegia, errealitatean aplikatu arte—, [bakegintza] lantaldeak ez dauka zentzurik".

- "Autogobernuan sakontzeko eredu bat da gurea; beraz, hor badago adostasunetara iristeko esparru bat. Baina beti ere izan behar du Espainiaren markoaren barruan".

- "Belaunaldi aldaketa dakar Mendiak. Eta soziologikoa: Lopezek irudikatzen zuen sozialismo klasikoa, Bizkaiko ezkerraldekoa; eta Mendia, berriz, herri honetako beste errealitate batzuetatik gertuago dago".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.