Ingurumena

PSE, PP, EHAK eta Aralarrek Praileaitzeko harrobiaren lanak behin-behinean gelditzeko eskatu dute

Kobazuloan gerta daitezkeen ingurumen kalteaz "datu guztiak" eduki arte lanek geratu egin beharko luketela uste dute. Jaurlaritzak dio haitzuloa eta hango margoak ez daudela arriskuan.

2007ko azaroaren 21a
17:30
Entzun
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean esan du Praileaitz (Deba, Gipuzkoa) kobazuloa eta hango margoak "behar bezala babestuta" daudela eta "inolako arriskurik ez" dutela. Hori Jaurlaritzak haitzuloa babesteko joan den uztailean onartutako dekretuari esker gertatzen dela uste du Azkaratek. Harrobi bat dago Praileaitzen ondo-ondoan. "Honek ere ez du arriskurik".

Oposizio osoak, baina, ingurumen kalteaz "datu guztiak" izan artean harrobiko lanak behin-behinean gelditzeko eskatu du: PSE-EE, PP, EHAK eta Aralarrek. "Aditu batzuek diote kultur ondasunaren txikizioa izateko arriskua dagoela", adierazi dute. Hain justu, EHAK-k eskatuta agertu da Legebiltzarrean Kultura sailburua gaiaz mintzatzeko.

Azkarateren ustez, lanen kontra agertzeko "oinarriak bestelakoak" dira. Norbanakoek, elkarteek eta erakundeek 42 helegite aurkeztu dituztela jakinarazi du, eta ia denak baztertu egin dituela Jaurlaritzak, "argudio teknikorik ez zutelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.