politika

PSEk aitortu du Amaiur ere EAEko bozak irabazteko moduan dela

Pastor: "Ditugun datuen, inkesten eta zundaketen arabera, ia berdinketa teknikoa dago herrialdeko hiru indar nagusien artean: Batasunaren munduaren, EAJren eta PSEren artean".

2012ko apirilaren 5a
13:28
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Amaiur edo ezker subiranistek beste izen batekin osatuko duten koalizioa ere Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazteko moduan ikusten du, aitortu baitu bere alderdiak dituen "datuen, inkesten eta zundaketen arabera, ia berdinketa teknikoa" dagoela "herrialdeko hiru indar nagusien artean: Batasunaren munduaren, EAJren eta PSEren artean".

Epeak beteko balira, datorren urteko martxoan izango dira hauteskundeak, eta Pastorrek iritzi dio bitartean EAJren eta Amaiurreko taldeen arteko "borroka" izango dela, "erakusteko nor dagoen gehiago autodeterminazioaren alde, zein den subiranistagoa. Abertzaleen esparruan hegemonia lortzeko saioan ariko dira". Kasu, hori datorren igandeko Aberri Egunean bertan ikusiko da, PSEko eledunak uste duenez. "EAJk Amaiurri hauteskunde aldetik beldurra dio".

Pastorren arabera, ordea, EAJk eta Amaiurrekoek jarrera horiek aldarrikatzeak ez du esan nahi "Euskadiren interesak ondoen" eurek defenditzen dituztenik. "Abertzaleen interesak defenditzen dituzte, eta horiek ez dira herritarren benetako arazoak. Langabezia, krisi ekonomikoa edota ongizatearen deuseztea dira herri honen benetako arazoak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.