Datorren udaberriko hauteskundeen ondoren Jaurlaritzako gobernua "alderdi demokratiko" guztiekin osatzeko prest agertu da Jose Antonio Pastor buruzagi sozialista; hau da, ezker abertzalearekin izan ezik, gainerako indar politiko guztiekin. Nolanahi ere, beren helburua "gobernu partekatu eta kontsentsuzkoa" dela azpimarratu du: "ez dugu herrialdea eraberritu nahi. Gobernu berri bat jarri nahi dugu abian, ahal dela denon adostasunarekin; partekatutako gobernu bat, sentsibilitate guztiak aintzat hartuko dituena", adierazi du.
Ildo horretatik, PSE-EEren lehentasunen artean ez dagoela PPrekin koalizio gobernua osatzea agertu du Pastorrek, eta aukera hori fronteetara itzultzea litzatekeela iradoki du: "ez gaude estrategia zaharretarako,fronte eta lubaki estrategiak, batzuk besteen kontra jartzekoak".
ETAri buruz ere mintzatu da buruzagi sozialista, eta elkarrizketa bidezko konponbidearen aukera dagoeneko agortuta dagoela adierazi du. Pastorren arabera, Barajasko atentatuarekin xahutu zuen ETAk azken aukera, eta orain "armen entrega eta espetxeratzea" baino ez da negoziatuko etakideekin.
Politika
PSEk "alderdi demokratiko" guztiak hartzen ditu aintzat Jaurlaritzako gobernua eratzeko
Beren helburua "gobernu partekatu eta kontsentsuzkoa" dela azpimarratu du Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu