PSE-EE prest dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuak aurrera ateratzen laguntzeko, eta horixe esan zieten hiru ahaldun nagusiei Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bileran, Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak azaldu duenez. Aldundien aurrekontuak onartzeko akordio formalik ez du sinatu PSEk, baina diputazioekin negoziatzeko prest dago beren kontuak aurrera atera daitezen, Agirreren esanetan. Hori «albiste ona» dela esan du.
Haatik, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du diputazioen aurrekontuen ingurukoakordioa itxita dagoela EAJren eta PSEren artean. Herenegun, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak ere gauza bera adierazi zuen. Olanok esan duenez, hiru ahaldun nagusiak eta Jaurlaritzak hitzartuta daukate EAJk eta PSEk elkar babestuko dutela hiru diputazioen eta Jaurlaritzaren aurrekontuak aurrera ateratzeko. Areago, konpromiso hori «urriaren 11ren bueltan» izandako elkarrizketetan itxi zela jakinarazi du Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Elkarrizketa horietan lau erakundeetako aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetzeko konpromisoa hartu zuten sozialistek eta jeltzaleek, bere esanetan.
PSEk aldundien aurrekontuak onartzea «erraztuko» duela dio Agirrek
Markel Olanok, berriz, ziurtatu du akordioa itxita dagoela diputatu nagusien eta Jaurlaritzaren artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu