eae-ko aurrekontuak

PSEk aurrekontuak negoziatzeko "prest" jarraitzen duela adierazi du Mendiak

PSE-EEko bozeramaileak adierazi du EAJ "geldirik" egon dela legealdiaren lehen ehun egunetan, eta gaineratu du "beste zerbait" espero zuela.

2013ko martxoaren 29a
15:27
Entzun

Aurrekontuen inguruan esan du EAJk ezin diola PSEri "erantzukizunik" eskatu aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko, EAJk ez dituenean sozialisten proposamenak aztertu -diru sarrerak handitzearena, esaterako-. Mendiaren arabera, Urkulluren gobernuak "erabat itxita" dago euren proposamenetara. PSE, baina, diru sarreren arloan "negoziatzeko prest" dago. Mendiaren aburuz, Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektua "ez da herrialdeak krisitik ateratzeko behar duena".

Bestetik, PP, EAJ eta hirurak mahai batean esertzearen aukera ez du begi onez hartu Mendiak. PPko Antonio Basagoitik atzo azaldu zuenez, Urkullu lehendakariak Patxi Lopez eta bera "mahai batean" eseri beharko lituzke, eta Urkulluk mahai hori zuzendu. "Urkulluk gai izango beharko luke PP eta PSE abstentziora erakartzeko, mahai batean ataka honetatik aterako gaituen proiektu bat negoziatuz".

PSEko bozeramaileak, ordea, ez du hori posible ikusten PSEk eta PPk aurrekontuen inguruan duten ikuspuntua "oso ezberdina" delako. Hiruren arteko akordio bat lortzeko, proiektuaren "oinarriak asko aldatu" beharko lirateke, Mendiaren arabera.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.