PSE-EEk EAEn gobernu ituna PPrekin duen arren, EAJrekin akordio asko lortu dituela azpimarratu du Oscar Rodriguez Eusko Legebiltzarreko talde sozialistaren idazkari nagusiak. Hark emandako datuen arabera, irailetik hona 55 emendakin hitzartu ditu PSEk EAJ oposizioko talde nagusiarekin.
"Akordio plurala posible da. Aldaketarekin hitzarmen gehiago egon dira eta euskal politikan lasaitasun handiagoa", adierazi du Rodriguezek gaur.
Haren ustez, lehendakari Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia denetik Eusko Legebiltzarrak "lehen baino arintasun, kontrol eta demokrazia handiagoarekin" funtzionatzen du.
politika
PSEk azpimarratu du akordio asko lortu dituela EAJrekin Eusko Legebiltzarrean
Talde sozialistak uste du orain EAEko parlamentuan "lehen baino arintasun, kontrol eta demokrazia handiagoa" dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu