PSEk kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak egin dituen Bizitzarako eskubidearen urraketen udal erretratuak izeneko dokumentuak. Beren ustez, 2009an abiaturiko Memoriaren Mapa egitasmoa "desitxuratu" egiten baitute.
Orduko asmoa "terrorismoak eragindako biktimak" hil ziren tokiak kokatzea zela adierazi du PSEk, eta ez deritzote ondo biktima horiek "segurtasun indarren gehiegikeriaz hildako biktimekin nahastea".
Ekimen horrekin biktimak zein "biktima eragileak justifikatzen zituztenak" eroso egotea bilkatzen dela uste du.