Atzo Patxi Lopez (PSE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen prest dagoela EAEko Estatutua berritzeko, betiere gaur egungoaren aldean "hobea eta adostasun handiagokoa" egiten badute, baina gaur Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaile eta Bizkaiko idazkari nagusiak adierazi du zaila izango dela berritzeko pausoei ekitea, "ez dirudi-eta nahikoa kontsentsu dagoenik".
Lopezek -PSEko idazkari nagusia ere bada- atzo zioen bilera saila hasiko duela Eusko Legebiltzarreko taldeekin. Pastorren iritziz, ordea, "ituna berritzeko bilerak egitea ez da lehentasuna gaur egun, ez baitago horretarako klima politikorik. Beste gauza askotarako egin daitezke bilera horiek".
1979an onartu zuten, erreferendumean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Estatutua, baina oraindik ia 40 eskumen igorri gabe ditu Espainiako Gobernuak.
politika
PSEk dio Estatutua berritzea ez dela lehentasuna
Jose Antonio Pastor bozeramaileak adierazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ituna erreformatzeko "nahikoa adostasun" ez dagoela. Atzo Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen bilera saila hasiko duela, eta Pastorrek gaur esan du "bilerak beste gauza askotarako" egin daitezkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu