Aste honetan EH Bilduk, PPk eta EAJk egin bezala, PSE-EEk gaur erregistratu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrendak. Elkarrekin Podemos koalizioak azken egunera arte, hau da, astelehenera arte itxarongo du horretarako, BERRIAk jakin duenez. Ciudadanosek ere ez ditu erregistratu oraindik, eta UPDk "primario azkarrak" egingo ditu asteburu honetan zerrendak osatzeko.
PSE-EEk nabarmendu duenez, "historikoak" dira bere zerrendak, lehen aldiz hiru emakume izango direlako zerrendaburuak. Horrek "indartu" egingo du emakumeen presentzia zerrenden lehen postuetan, PSEren esanetan.
Alderdiak azaldu duenez, Mendia, Corcuera eta Rojoren izendapenek berretsi egiten dute 2014ko iraileko kongresuan PSEk abiatutako "berritze" prozesua: "Hirurek Eusko Legebiltzarrean esperientzia badute ere, zerrendaburu izan ez diren hiru hautagai aurkeztuko ditu PSEk".
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zuzendaritzek onartutako zerrendak uztailaren 18an aurkeztu zituzten jendaurrean, eta, egun batzuk geroago, PSEren Zerrenden Batzordeak eta zuzendaritzak berretsi zituzten. Aste honetan, PSOEren zuzendaritzak eman die oniritzia.
Hona hemen herrialde bakoitzeko aurreneko zazpiak:
BIZKAIA
1. Idoia Mendia
2. Jose Antonio Pastor
3. Alexia Castelo
4. Jon Azkue
5. Nora Abete
6. Jesus Losada
7. Arantza Leturiondo
ARABA
1. Natalia Rojo Solana
2. Txarli Prieto San Vicente
3. Gloria Sanchez Martín
4. Mikel Unzalu Hermosa
6. Juan Jesus Merchan
7. Rosa Fresno Asensio
GIPUZKOA
1. Susana Corcuera Leunda
2. Eneko Andueza Lorenzo
3. Rafaela Romero Pozo
4. Miren Gallastegi Oiartzabal
5. Patxi Elola Azpeitia
6. Harkaitz Millan
7. Azahara Dominguez Urtizberea