PSEk eskatuta, zerga sistemari buruz bilkura bat egingo dute

2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Zerga sistemari buruzko osoko bilkura monografiko bat egingo du Eusko Legebiltzarrak hilaren 28an. PSE-EEk proposatuta egingo da osoko bilkura hori, eta sozialistek legebiltzarreko taldeei eskatu diete akordioak egiteko borondatea izateko. PPrekin zuen akordioa hautsi eta gero egingo den lehen bilkura garrantzitsua izango da hori, etasozialistek akordioak egin beharko dituzte euren proposamenak aurrera ateratzeko. PSEren arabera, autogobernua babesteko modua ere bada zerga sistema berria izatea. Oinarrizko zerbitzuei eta gizarte babesari eusteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko baliagarria izan beharko luke zerga eredu berriak, PSEk ohar batean esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.