eae-ko aurrekontuak

PSEk ez ditu babestuko Jaurlaritzaren aurrekontuak, aldaketarik ezean

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak esan du "gaurko eta biharko gosea" ekarriko duela Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak. Osoko zuzenketa aurkeztuko du.

2013ko martxoaren 18a
15:21
Entzun

Alderdiak egindako koordinazio batzordearen ondoren, Lopezek esan du Jaurlaritza "perlesian" dagoela agintean ehun egun betetzear dagoen honetan, eta EAJren "jarduerarik ezarekin" urtea "murrizketa handiekin eta zor handiagoarekin" amaituko dela uste du.

Lopezen arabera, Iñigo Urkullu lehendakariak ez dauka herritarrei "ezer" eskaintzeko, eta ez du "inolako neurririk hartu larrialdi egoera honetan".

"Gaur joan den urteko urriaren 20an baino okerrago gaude", esan du. Alternatiba badago, haren ustetan. "Euskadirentzat aurrekonturik okerrenak" direla iritzita, adierazi du "zaila" dela PSEk kontu horiek babestea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.