PSE-EEk eta EAk gaur egin dute iragarria zuten bilera, honek eskatuta. Bilbon batu dira, eguerdian, eta ordubetez mintzatu dira. PSE-EEtik: Jose Antonio Pastor bozeramailea eta Alfonso Gil Antolaketarako idazkaria eta EAtik Pello Urizar idazkari nagusia eta zuzendaritzako beste hiru lagun -ez dituzte izenak eman-. Bakegintza eta normalizazio politikoa izan dituzte hizpide.
Ekainaren 20an ezker abertzalearekin akordio estrategikoa sinatu zuenetik, EAk hainbat bilera egin ditu eragileekin; gehienetan ezker abertzalearekin batera. Aldiz, EAJk eta PSEk ez dute ezker abertzalea hartu nahi izan. PPri ere batzarra eskatua dio EAk.
Lehengo larunbatean EAk, ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak, ABk eta beste hainbat eragilek Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa sinatu zuten Gernika-Lumon.
politika
PSEk gaur hartu du EA
Sozialisten aldetik Jose Antonio Pastor eta Alfonso Gil izan dira, EAtik Pello Urizar eta beste hiru lagun. Bakegintza eta normalizazio politikoa izan dituzte hizpide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu