politika

PSEk ia puntu bat egin du behera Soziometroaren azken inkestan

2009ko irailetik bederatzi hamarren jaitsi da. Ikerketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean "terrorismoarekiko" ardura 2004tik dagoen baxuena da.

2010eko maiatzaren 28a
22:11
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Soziometroaren inkestako datuak argitaratu dira gaur eta, horren arabera, azken inkestatik PSEk bederatzi hamarren egin du behera -2009ko irailan egin zen azkena-. PSEk botoen %14,7 eskuratuko luke. Alderdirik bozkatuena, berriz, EAJ litzateke -%20,2; irailean baino bi hamarren gutxiago-. Ezker abertzalea ez du kontuan hartu galdeketak. Soziometroak maiatzaren 10 eta 20 artean egin zuen datu bilketa.

Bertzalde, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren arduren artean, "terrorismoak" 2004tik eduki duen mailarik baxuena du -%31-. Ardura nagusia lana da, Soziometroaren arabera -%76-.

Alderdi politikoen artean, irailetik igo diren bakarrak PP eta UPyD dira: PP hiru hamarren -%4,1- eta UPyD hamarren bat -%0,9-. Gainerakoan, Aralar %5,9tik %4,5era jaitsi da, EB %2,6tik %2,2ra, eta EA hamarren bat -%1,6-.

Ikerketaren iritzi bilketa Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak krisiaren aurkako neurriak iragarri baino lehen egindakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.