Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Bizkaia

PSEk irabazi du Bizkaian

EAJk eserleku bat galdu eta hiru eskuratu ditu, botoen %31,14rekin. PSErentzat izan dira botoen %36,93 eta lau eserleku, eta PPrentzat botoen %18,40 eta eserleku bat.

2008ko martxoaren 9a
00:30
Entzun
Bizkaian, PSErentzat izan dira botoen %36,93, EAJrentzat botoen %31,14; eta PPrentzat botoen %18,40.

Diputatuei dagokienean, biztanle kopurua gutxitu dela eta, duela lau urte baino eserleku bat gutxiago egon da jokoan, EAJren eta PPren kaltean, diputatu bana galdu baitute. Beraz, hiru eserleku eskuratu ditu EAJk eta bat PPk. PSEek, berriz, orain lau urte baino %10 boto gehiago lortu ditu, bai eta lau diputatu ere, azken hauteskundeetan baino bat gehiago.



Abstentzioa %32,49koa da, orain lau urte baino nabarmen handiagoa.

2004ko emaitzak, Bizkaian

Abstentzioa: 24,17

Baliogabea: 6,22

EAJ: 37,29 (4)

PSE-EE: 26,76 (3)

PP: 18,74 (2)

EB: 8,58 (0)

EA: 4,34 (0)

Aralar-Zutik: 1,85 (0)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.