Gaur erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean Lurralde Historikoen Legea berritzeko PSEren lege proposamena. Horren bidez, besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerga politikak bateratu nahi dituzte. Izan ere, zerga ekinbideak Eusko Legebiltzarraren esku utzi nahi dituzte. "Euskal herritarrok ordezkaturik gauden tokian erabaki daitezela zergen nondik norakoak", argudiatu dute.
Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak zehaztu du EAJren "ekinbiderik ezaren aurrean" aurkeztu dutela legez besteko proposamena. Haren esanetan, 2013ko irailean alderdi jeltzalearekin erdietsi zuten akordioan dago jasota proposamena.