EAE-ko aurrekontuak

PSEk osoko zuzenketa aurkeztuko dio Jaurlaritzaren aurrekontu proposamenari

Gaur goizean eman du Patxi Lopez PSEko buruak erabakiaren berri. Jaurlaritzari leporatu dio aurrekontu proposamena "etsipenaren emaitza" dela.

2013ko apirilaren 9a
12:37
Entzun

PSE-EEk osoko zuzenketa bat aurkeztuko die Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuei. Atzo, EH Bilduk jakinarazi zuen bi osoko zuzenketa aurkeztuko dituela, eta PSE-EEren erabakia iragarri du gaur Patxi Lopez alderdiko idazkari nagusiak.

Lopezen esanetan, Iñigo Urkulluren gobernuak aurkeztutako aurrekontuak "etsipenaren emaitza" dira: "Horrela ezin diegu aurre egin herrialdearen arazoei". Lopez prest azaldu da "ukitu ezin diren zerbitzu publikoen zerrenda" zein den negoziatzeko, baina gaineratu du Jaurlaritza ezin dela izan "herrialdearen zailtasunak egiaztatzen dituen notario hutsa".

Presio fiskala 1990eko hamarkada hasieran zegoenaren tankerakoa ezarri nahi du Lopezek: "Ez dut uste erokeria denik". Halaber, nabarmendu du erkidegoaren "modernizazio, eredu sozial eta ekonomiko eta politika publikoen" inguruko gutxieneko akordio bat lortu behar dutela, baina erantsi du Jaurlaritza ez dela saiatu akordiorik egiten: "Jaurlaritzak ez du nahi lortu akordio sakonik. Aurrekontuetarako abstentzioa eskatzearekin konformatzen da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.