PSE

PSEko idazkaritza nagusirako abalak aurkeztu ditu Idoia Mendiak

Erroldaren %10 aurkeztu behar da gutxienez, eta %40 bildu du Mendiak. Abalak aurkezteko epea gaur amaituko zaie PSEko kideei. Irailaren 20-21ean aukeratuko dute PSEko idazkari nagusia, eta irailaren 27an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako idazkariak.  

Idoia Mendia da oraingoz PSE zuzentzeko hautagai bakarra. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 5a
11:01
Entzun

Uztailaren 14an ireki zen epea, eta gaur amaituko da. Bai PSEko idazkari nagusi izateko hautagaientzat, bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako idazkari izan nahi dutenentzat. Hilaren 7an berretsiko dira hautagaitzak; irailaren 8tik 15era egingo da kanpaina; 16an egingo da idazkari nagusiak aukeratzeko bozketa; eta irailaren 20-21ean egingo da PSEren ezohiko batzarra. Hilaren 27an egingo dira lurraldeetakoak.

[Youtube]http://youtu.be/-6EUtPA1zxA[/Youtube]

Idazkari nagusi izateko hautagai bakarra da, eta ez da gaur azken uneko ezustekorik espero. Idoia Mendiak abuztuaren hasierarako jada bazeukan beharrezkoak dituen 500 abalen bikoitza, eta gaur aurkeztu ditu; 2.210 guztira. Erroldaren %40 da hori. Ivan Calderon, Gloria Sanchez eta Mikel Duran izan dira Mendiaren ordezkaritza aurkeztu dutenak.

Herrialdeka, 292 abal Araban bildu ditu Mendiak; 1.062 Bizkaian; eta 856 Gipuzkoan. Ohar batean, Mendiak eskerrak eman dizkie bere hautagaitza babestu duten kideei. Ofizialki gaur arte aurkeztu ez baditu ere, indar erakustaldi horri eta urratsetan eta epeetan emandakoari esker, batere kontrariorik gabe gelditu da. Hura izango da irailaren 20-21eko ezohiko batzarraren ostean PSE-EEko idazkari nagusi berria.

Gipuzkoan ere ez da aparteko ezustekorik espero. Iñaki Arriola egungo idazkaria da hautagaitza aurkeztu duen bakarra, eta 2013an Gipuzkoako sozialisten artean izan zuen babesa kontuan hartuta, ez du arazorik izango berriro kargua hartzeko. Ez da besterik aurkeztu.

Bizkaian, Mikel Torres eta Iñaki Egaña aurkeztu dira lehiara Jose Antonio Pastorren tokia nork hartuko. Jada iragarri dute biek gaur eguerdian aurkeztuko dituztela euren abalak PSEren Bilboko egoitzan.

Araban, Ivan Ruiz de Egilaz izan zen lehena esaten bere haugaitza aurkezten zuela eta beharrezko abalak bazituela. Cristina Gonzalezekin lehiatuko da. Gaur eguerdian PSEren Gasteizko egoitzan dute hitzordua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.