Ez da ezusteko handirik izan aurrekontuen gaineko Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran: Jaurlaritzako hirukoak (EAJ, EA eta EB) eta PSEk duela zenbait egun lortu zuten akordioa, eta, beraz, jakina zen, PSE-EEk aurrekontua babestuko zituela eta aurrera aterako zirela. Halaber, jakina zen Ezker Abertzalea taldeak eta PPk aurka bozkatuko zutela.
Aralarren jarrera zen saioa hasi aurretik argi ez zegoen bakarra. Alderdi horrek behin eta berriz agertu du azken unea arte egingo zuela negoziatzeko eta bere ikuspuntua aurrekontuetan txertatzeko saioa, baina, azkenean, adostasunik ez dela posible izan eta kontra bozkatuko zutela iragarri du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak hitzaldien azken txandan.
Horrenbestez, EAJ, PSE, EA eta EBko legebiltzarkideek bozkatu dute alde, eta Ezker Abertzalea, PP eta Aralarrekoek kontra.
Kanpoan, berriz, aurrekontu proiektuaren kontra protesta egin dute zenbait gizarte mugimenduk, hala nola, AHT gelditu! elkarlanak eta pobreziaren aurkako plataformak.
Aurrekontuen eztabaida Eusko Legebiltzarrean
PSEren babesarekin Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua onartu du Eusko Legebiltzarrak
Gainerako taldeek, Ezker Abertzaleak, PPk eta Aralarrek kontra bozkatu dute. Kanpoan AHT gelditu! elkarlanak eta pobreziaren aurkako taldeek protestak egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu