"Nafarroakoa eta Euskadikoa bi errealitate desberdin bizi ditugu, eta, beraz, formula eta epe bertsuak aplikatzea ez da egokiena ikuspuntu juridiko-politikotik", esan du Chivitek PSNren erabakia "autonomoa" dela arrazoitzeko. "Bi erkidegoen artean diferentzia soziopolitikoak daude, eta berdindu edo identifikatu nahi dituena erratzen ari da", erantsi du.
Osteguneko bileran PSEk Batasunari adieraziko dion mezua "PSOEko zuzendaritza federalarekin" hitzartuta dagoela azpimarratu du Chivitek. Gainera, bilera horrek onerako emaitzak izan ditzakela erantsi du: "Batasuna eman behar dituen urratsei buruz konbentziarazten lagun dezake elkarrizketa bide formal horrek".
Konponbide prozesua
PSEren erabakia babestu arren, PSNk ez du oraingoz Batasunarekin biltzea aurreikusten
PSEren eta Batasunaren arteko batzarraren iragarpena "begirunez" hartu duela agertu du Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiak; areago, ekimena "babestu" egiten duela erantsi du. Hala ere, Nafarroako sozialistek ez dutela Batasunarekin biltzeko asmorik zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu