«Alderdien Legeak bizi asko salbatu ditu, biktimak zein sufrimendua eragotzi ditu, eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren babesa du», erantzun dio Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Nagusietan PSE-EEren ordezkariak Markel Olanori, hark Alderdien Legea indargabetzeko eskatu ostean. Izan ere, haren iritzian, «zuzenbide estatuaren tinkotasuna» eta Alderdien Legea izan dira ezker abertzalea mugitzea ekarri dutenak. «Egindako urratsak nahikoak ez diren arren, egia da mugimenduak direla».
Aralar ere ez da aseta geratu Olanoren hitzaldiarekin. «Lidergo falta eta ahultasun ideologikoa» aurpegiratu, eta Gipuzkoa Aurreraren atzean ezkutatzea egotzi dio Rebeka Uberak.
«Betikoa» eskaintzea egotzi dio Alternatibak, eta Gipuzkoara atzerapen ekonomiko eta soziala ekartzea. «Okerrak onartu eta zuzendu» beharrean, lehengoan jarraitzea besterik ez du eskaini Olanok, Ander Rodriguezen esanetan.
PSEren ustez, Alderdien Legeak behartu du ezker abertzalea mugitzera
Betiko gauza bera eskaintzea egotzi dio Alternatibak Markel Olanori, eta Gipuzkoara atzerapena ekartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu