PSk gehiengo osoa lortu du

Sozialistek 314 aulki izango dituzte; 289 behar dira gehiengo osoa izateko. UMPk 229 izango ditu, Berdeek 17, Ezkerreko Fronteak 10, FNk 2, zentristek 2.

2012ko ekainaren 17a
17:04
Entzun

PS alderdi sozialistak irabazi ditu Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta, gainera, Asanblea Nazionalean gehiengo osoa izango du. Sozilialistek 314 diputatu lortu dituzte (2007an 204). 289 aulki behar dira gehiengo osoa izateko.

UMP eskuindarra izan da bigarren indarra, 229 aulkirekin (2007an 320). Europe Ecologie-Berdeak koalizioak 17 lortu ditu, Ezkerreko Fronteak 10 (2007an Berdeen eta Ezkerreko Frontearen artean 24). FN eskuin muturrekoak 2 (batere ez 2007an), zentristen alderdiak 2 (batere ez 2007an).

Parte hartzea

Frantziako Barne Ministerioaren datuen arabera, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetako bigarren itzulian parte hartzea %56koa izan da. Sekula baino txikiagoa.

Duela bi hilabete presidentetzarako bozetan François Hollande PSko hautagaia nagusitu zen, Nicolas Sarkozy UMPkoaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.