PSN: «Ezkerreko lehen alderdia gara Nafarroan»
Bi diputatu izan ondotik, bakarra lortu dute Nafarroako sozialistek, 45.000tik gora boto galduta
Bi diputatu izatetik bakarra lortzera igaro zen PSN atzoko hauteskundeetan. Hala ere, emaitzen alde baikorra nabarmendu zuen Juan Moscosok, Espainiako Kongresurako Nafarroako sozialisten zerrendaburuak, iluntzean Iruñean eginiko agerraldian: «Ezkerreko lehen alderdia izan gara Nafarroan, eta baita bigarren indarra ere, argi eta garbi». Haren hitzetan, «ezkerreko boto emaileek PSNren zerrenden alde egin dute», eta emandako babesagatik eskerrak eman zizkien. 2008ko hauteskundeen aldean 45.000 bototik gora galdu ditu PSNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu