PSN murrizketen aurka helegitea jartzeko prest, UPNren babesa izan gabe ere

2012ko maiatzaren 15a
14:29
Entzun

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta PSNko idazkari nagusiak gaur azaldu du haren alderdia prest dagoela Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko Espainiako hezkuntza eta osasun arloko murrizketen aurka, UPNren babesa jaso gabe ere.

Jimenez Ser irratiak antolatutako hitzaldi batean aritu  goizean, eta onartu du UPNk Nafarroako "eskubide historikoak" defendatu nahi baditu PSN harekin egongo dela, eta azpimarratu du PSNk eskubide horiek defendatuko dituela UPNk ezezkoa ematen badu ere.

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur adierazi du "oraingoz" ez dutela murrizketen kontrako helegiterik jartzeko asmorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.