Politika

PSN: "Nafarroa blindatua dago"

Jimenez idazkari nagusiaren ustez, "UPN eta Barcina botereagatik baino ez daude kezkatuta, ez jendearen eguneroko arazoez".

2008ko azaroaren 3a
13:05
Entzun
Yolanda Barcina UPNko presidenteordea egunotan "kezkatuta" agertu da PSN "isilik" egon delako "UPNk Nafarroa blindatu egin behar dela dionean", eta gaur Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak "ez dagoen lekuan mamurik ez" bilatzeko erantzun dio, "Nafarroa blindatua baitago [Espainiako] Konstituzioaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren aldetik. Ondorioz, utzi ditzatela eztabaida antzuak eta zaharrak, ez diotelako gizarteari ekarpenik egiten".

UPNk eta CDNk osatzen dute Nafarroako Gobernua, gutxiengoan daude, baina PSNk babesa ematen die oposiziotik. Gauza bera egiten dio Iruñeko Udalean UPNri.

"Jendearen eguneroko arazoez kezkatu" behar dela dio Jimenezek, "baina Barcinak ez du halakorik aipatu. UPN eta emakume hura botereagatik baino ez daude kezkatuta".

"Terroristak" dira "etsai bakarrak", PSNko buruaren iritziz, "eta haiek ez dute ezer lortuko; kartzelan bukatzea besterik ez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.