Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak azaldu duenez, bart gaueko hamaika eta erdiak aldera gertatu da: zazpi molotov koktel jaurti dituzte PSNk eta UGTk elkarrekin duten egoitzaren kontra, Uharte San Juan Doktorearen kalean. Koktel bakarrak jo bide du egoitza, eta kalte materiak txikiak eragin ditu; hau da, fatxada belztu baino ez du egin.
Burlatako erasoak, berriz, handik ordu erdira-edo izan dira, gauerdi aldera. Batetik, BBVA bankuaren kutxa automatikora molotov koktel bat jaurti dute, eta, bestetik, bi jaurti dituzte handik metro gutxira dagoen Caja Navarraren kutxa automatikoaren kontra. Kasu batean zein bestean oso kalte txikiak eragin dituztela agert dute lehen aipatutako iturriek.
Erasoak
PSN-UGTren egoitzari eraso diote Lizarran, eta bi kutxa automatikori Burlatan
=i Molotov koktelak=i jaurti dituzte hiru kasuetan, eta material txikiak eragin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu