PSNk aldebikotasuna eskatu dio UPNri
IRUÑEA. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak arduraz jokatzeko eskatu dio UPNri. Espainiako Estatuko aurrekontu orokorrak negoziatzeko aldebikotasuna eta gogoa erakutsi behar duela uste du. Espainiako Gobernuko aurrekontuak eta Nafarroakoak lotuta daudela nabarmendu du, baita Nafarroako egonkortasuna Espainiakoaren menpe dagoela ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu