POlitika

PSNk aurten ere ahalbidetuko du Nafarroako aurrekontuak aurrera ateratzea

Roberto Jimenez idazkari nagusiak jakinarazi du bere alderdiak zer erabaki hartuko duen, egoera ekonomikoa "oso delikatua" delako. "Erantzukizunaren garaia da". Udaletan ere jarrera bera edukiko dute, EAE-ANV alkatetzan dagoen tokietan salbu.

2008ko urriaren 20a
18:26
Entzun
Zalantza gutxi zen, baina Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak gaur ziurtatu du bere alderdiak Nafarroako Gobernuaren 2009ko aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetuko duela. Iaz ere halaxe egin zuen. Alvaro Miranda Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailburuak lehengo astean aurkeztu zuen aurrekontuen aurreproiektua, eta %55,3 arlo sozialera bideratu nahi dituzte. Exekutiboak 4.301 milioi euro xahutzeko asmoa du, 2008an baino 140 milioi gehiago.

UPNk eta CDNk osatzen dute Gobernua, baina ez dute gehiengo osorik. PSNren laguntza behar dute, eta honek emanen die.

Egoera ekonomikoa "oso delikatua" eta larritasuna "tamaina handikoa" delako egingo du datozen urteko kontuen alde PSNk, Jimenezek esan duenez. Udaletan ere jarrera bera edukiko dute sozialistek. "Orain erakunde bat aurrekonturik gabe uztea kaltegarria litzateke, arazoak sortuko lituzke. Erantzukizunaren garaia da".

Bere babesa beharrezkoa den tokian, "elkarrizketa eta negoziaketa" erabiliko ditu PSNk akordioetara iristeko. Salbuespen bat eginen dute: EAE-ANV alkatetzan dagoen tokian ez du babesik emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.