PSNk deitoratu egin du ariketa militarren ondorioz gizonezko bat zauritu izana Bardean, eta "etorkizunean halakorik ez gertatzeko", zer gertatu zen argitzea beharrezkoa dela uste du.
Hori horrela, azalpenak eskatuko dizkio Espainiako Gobernuaren ordezkari Carmen Albari eta Espainiako Kongresuari. Hala iragarri du gaur PSNk berak komunikatu baten bidez. Kongresuan, PSOE alderdiaren bitartez egingo dute galdera.
UPNk, berriz, ariketa militarren protokoloa berrikusteko eskaera egin du, eta ariketak noiz egingo diren aldez aurretik iragartzea.