PSNk dauka giltza Nafarroako Gobernuaren osaketarako, eta UPNk eta Nafarroa Bai koalizioak eskaintzak egin dizkiote. UPNk Gobernuan eta erakunde publikoetan hainbat kargu garrantzitsu izatea eskaini dio -Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza ez-, eta NaBaik elkarrekin -eta IUrekin- osatzea Gobernua eta udaletarako ere akordioa lortzea. Gauza asko mahai gainean. Hori dela-eta, PSNren zuzendaritzak egun batzuk hartuko ditu proposamenak aztertzeko; ostiral honetan bilduko da.
Sozialisten baseek zuzendaritzari esan diote ez dutela nahi PSN UPNrekin batera egoterik Gobernuan, PSNko bertako iturriek Europa Press berri agentziari esan diotenez.
UPNk eta NaBaik uste dute PSOEk zerikusi handia izango duela PSNren erabakian. Izan ere, Nafarroak pisu handia izan dezake Euskal Herriko prozesu politikoari begira.
UPNk 22 eserleku lortu zituen igandean, CDNk 2; ez dute gehiengo osorik. NaBaik 12 eskuratu zituen, PSNk ere 12 eta IUk 2 (hiruren artean 26, beraz).
M-27. Hauteskundeen ondorena. Nafarroa
PSNk egun batzuk hartuko ditu proposamenak aztertzeko
Sozialisten baseek zuzendaritzari esan diote ez dutela nahi UPNrekin batera egoterik Gobernuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu