PSNk "frogatutzat" jo du gobernua "zergadun zehatzei mesede egiten" saiatu zela

2014ko otsailaren 25a
18:53
Entzun

Santos Cerdan PSNko antolakuntza idazkariak uste du foru ogasunari buruzko ikerketa batzordean "frogatu" egin dela  Nafarroako Gobernua "zergadun zehatzei mesede egiten" saiatu zela. Ohar batean, Cerdanek adierazi du foru gobernua saiatu zela zerga ikuskaritzetan mesede egiten zergadun zehatz batzuei, Nafarroako Unibertsitateari eta Almanaque enpresari.

Halaber, nabarmendu du Almanaque Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia kontseilariaren aholkularitzako bezero ohia dela: "Frogatuta geratu da hori batzordean, agirien nahiz testigantzen bidez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.