PSNk kezka azaldu du Iruñeko haur eskoletako eskaintza «eskasa» dela eta

Iruñeko Arrosadiako gurasoen protesta, iazko urrian. J. MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Iruñeko PSNko udal taldeak «kezka handia» azaldu du hiriko haur eskola publikoen leku eskaintza «eskasaren» inguruan. Urtero-urtero haur eskola publikoetan lekurik gabe gelditzen diren umeak ehunka direla ohartarazi du PSNk, eta kritikatu du aurten ere egoera horrek ez duela hobera egin: «Buztintxuri eta Milagrosa haur eskolak irekitzeak arazoaren zati bat konpondu du soilik». Haur eskolek eskainitako plazen eta hizkuntza eskakizunen gaineko azterketa sakon bat egiteko eskatu du PSNk, «gurasoek zehazki jakin dezaten zein den eskaintza eta zer topatuko duten».

Aurrematrikulen datu ofizialik ez da oraindik, baina, behin-behineko datuen arabera, Iruñeko haur eskola publikoetan izena eman duten 0 eta 3 urte bitarteko 1.421 haurretatik 647k ez dute tokirik izango. Hortaz, lekurik gabe gelditu dira %45 ume. Aurreko ikasturteetan jada lekua zeukaten haurrek zuten aurrena izena emateko aukera. Horiek aurrematrikula egin eta gero, 774 plaza berri eskaini dituzte aurten Iruñeko haur eskola publikoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.