nafarroa

PSNk Nafarroako kontzeju denak kentzea proposatu du

Beste proposamen batzuk: berrehun biztanle baino gutxiagoko herriek bat egitea, Iruñerrirako entitate bat sortzea —hirigintza eta segurtasuneko eskumenak izanik—, bi mila biztanletik beherako udalei eskumenak murriztea eta mankomunitate kopurua 60tik zortzira jaistea. Nafarroako herri eta eskualde erakunde kopurua gaurko 678tik 281 murriztuko litzateke.

2012ko maiatzaren 2a
19:04
Entzun

150 urteren ostean Nafarroako udal administrazioa berrantolatzeko asmoz, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak herrialdeko kontzeju denak —347— kentzeko proposamena egin du gaur, Iruñean. 

Horrez gain, berrehun biztanle baino gutxiagoko herriek bat egin beharko lukete, PSNren arabera, eta Iruñerrirako entitate bat sortu beharko litzateke, eremu horretan hirigintza eta segurtasuneko eskumenak hari emanik. Duela hilabete batzuk Iruñea eta Iruñerriko herri denak batu eta udal bakarra eratzeko aukeraz hitz egin zuten eragile batzuek, baina Jimenezek ez du gaur halakorik proposatu.

Bi mila biztanletik beherako udalei eskumenak murriztea eta udal haiek barruti administratibo bat sortzea ere proposatu du. Baita mankomunitate kopurua 60tik zortzira jaistea ere.

Neurri horiekin, PSNren ustez, Nafarroako herri eta eskualde erakunde kopurua gaurko 678tik 281 murriztuko litzateke.

Jimenezek esan du irailaren 30erako eraman nahi dutela lege proiektua Nafarroako Parlamentura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.