Floren Luki Barañaingo alkatea (Nafarroa Bai) agintetik kentzeko zentsura mozioa aurkeztuko du PSNk. Hala jakinarazi du Elena Torres jarduneko idazkari nagusiak PSNko eskualde batzordeak Cintruenigon egin duen eskualde batzordean.
"Gure helburau pertsonak dira, eta ezin gara Barañainen biz den gobernatu ezinaren, gaitasun ezaren eta egonkortasunik ezaren arduradun izan", esan du Torresek. Lukiren jokabidea "sozialisten pentsamenduaren eta baloreen kontrakoa" dela erantsi du.
Nolanahi ere, zentsura mozioak aurrera egin dezan UPNrekin ez dutela oraindik akordiorik iritsi ziurtatu du.
2007ko maiatzeko hauteskundeetan UPN izan zen Barañaingo alderdirik bozkatuena; 10 zinegotzi lortu zituen. NaBaik 6 eskuratu zituen, PSNk 4 eta NEBk 1.
Politika
PSNk zentsura mozioa aurkeztuko du Barañaingo NaBaiko alkatearen aurka
Floren Luki ez dela behar bezala gobernatzeko gai iritzi dio Elena Torres Nafarroako sozialisten jarduneko idazkari nagusiak. Nolanahi ere, UPNrekin oraindik ez dutela akordiorik iritsi ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu