politika

PSNko hautetsi batek Arnaldo Otegiren alde bota du Atarrabiako festetako suziria

"Urteetan egin duen lanaren ondorioz, Batasuna bakearen bidera eraman du", esan du Jose Luis Urizek. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusi eta Nafarroa Baiko lehendakarigaia ere omendu du, "Nafarroan egunen batean gobernu aurrerakoia egon dadin laguntzen duelako".

2010eko urriaren 2a
22:05
Entzun
Jose Luis Uriz Atarrabiako PSNko zinegotziak jakinarazi du herriko festetako suziria, besteak beste, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen alde bota duela. "Urteetan egin duen lanaren ondorioz, Batasuna bakearen bidera eraman du", esan du Urizek. "Ea bakea lortzen dugun behingoz". Eguerdian bota du txupina.

Beste lau pertsonen alde ere bota duela iragarri du, eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusi eta Nafarroa Baiko lehendakarigaia da horietako bat. "Izan ere, Nafarroan egunen batean gobernu aurrerakoia egon dadin laguntzen du".

Beste hirurak: Tomas Gomez Madrilgoko PSNko idazkari nagusia -"Madrilgo primariak irabaziko ditu eta haize freskoa eskarriko du alderdira"-, Odon Elorza PSNko kide eta Donostiako alkatea -"Donostia 2016an Europako kultur hiriburu izatea lortuko du"- eta Montse Tura PSCko kidea -"ezker katalanistaren etorkizuna bermatuko du"-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.