Ezezagun batzuek margo gorria eta horia bota dute gaur Lizarran (Nafarroa) PSNren, EAJren eta UGTren egoitzen kontra, eta haien kontrako pintadak ere egin dituzte.
EAJren egoitzaren kanpoan "traidoreak, faxistak ,PNVri kaña" pintadak egin dituzte eta, Ricardo Gomez Segura jeltzalearen esanetan, "lurrean margo gorriaren tantak ere utzi dituzte, odola bailitzan. Jauzi garrantzitsua da. Mundu osoa euren etsai bezala ikusten dute".
Carlos Chivite PSNren idazkari nagusiak salatu egin ditu ekintzak, eta erasotzaileei esan die horrelako ekintzekin ez dutela ezer lortuko. "Demokraten helburua ETA bukatzea" dela adierazi du.
kale erasoak
PSNren, EAJren eta UGTren egoitzen kontra egin dute Lizarran
Margo gorria eta horia bota dute, eta pintadak ere egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu