Erasoa

PSNren eta UGTren egoitzari eraso diote Zangozan

Likido sugarria bota dute fatxadara, eta ondoren su ematen saiatu dira. Kalte material txikiak eragin dituzte.

2007ko abuztuaren 31
13:34
Entzun
Zangozako (Nafarroa) PSNren eta UGTren egoitzako horma belztuta geratu da bart gauerdian egin dioten erasoaren ondorioz. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako iturriek agertu dutenez, likido sugarria bota dute norbaitzuk fatxada, eta, ondoren, su ematen ahalegindu dira. Hala ere, kalte material txikiak baino ez dituzte eragin; arestian aipatu bezala, horma belztuta geratu da.

Gobernuaren Ordezkaritzak erasoa gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi die kaltetuei. Halaber, halako ekintzekin ez dutela "gizartea kikilduko" ohartarazi die egileei. Guardia Zibilak hartu du ikerketa bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.