Politika

PSNren kritikoek Nafarroako aurrekontuak ez onartzeko eskatu diote zuzendaritzari

PSNk UPN-CDN Gobernuaren 2008ko aurrekontuak onartuko balitu, kritikoen ustez hori "hautes iruzurra" litzateke. "Gaurko egoera gainditu" egin behar dela berretsi dute.

2007ko azaroaren 20a
14:56
Entzun
PSNren barruko Nafarroako sozialismoa berpizteko foroak alderdiaren zuzendaritzari herrialdeko Gobernuaren 2008ko aurrekontuak ez onartzeko eskatu dio gaur, "zentzurik ez lukeelako onartzeak, aurreko urteetako berbera direlako". UPN eta CDN daude Nafarroako Gobernuan, aurreko legealdian bezala.

Atzo Miguel Sanz Gobernuaren lehendakariak eta Carlos Chivite PSNren idazkari nagusiak bilera egin zuten, eta hori ez zaie gustatu sozialista kritikoei. PSNk aurrekontuak onartuko balitu, kritikoen ustez hori "hautes iruzurra" litzateke. Angel Garcia Undiano bozeramaileak salatu egin du "trapitxeo" hori, "eta ez du balio gero Parlamentuan harridura aurpegia jartzea". PSNren azkeneko Kongresuak UPNren eta CDNren gobernu eredua "agortutzat" jo zuela gogoratu du Garcia Undianok.

Nafarroako sozialismoa berpizteko foroaren kideek "gaurko egoera gainditu" egin behar dela berretsi dute. Maiatzeko hauteskundeen ondoren, Gobernua osatzeko, Nafarroa Bairekin eta NEBekin akordioa egitearen alde azaldu ziren. PSOEk horretarako debekua jarri zion PSNri, eta forokoak kritiko azaldu ziren PSOEren zuzendaritzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.