Nuria Ruiz UPNko kide ohia da gaurtik Ribaforadako (Nafarroa) alkatea, zentsura mozio bidez PSNri kargua kendu ondoren. Edurne Ruiz zegoen alkate karguan, eta oposizioak "autoritarismoz" jokatzea egozten zion.
NEBen -hiru zinegotzi- laguntza izan du Nuria Ruizek, baita beste hiru hautetsirena ere. Azken hiru horiek eta Nuria Ruiz bera UPNtik aurkeztu ziren 2007ko udal hauteskundeetara, baina UPNko zuzendaritza ez zegoen haiekin ados zentsura mozioaz, eta laurek alderdia utzi egin zuten.
Nafarroako EB Ribaforadako koaliziokideen erabakiaren aurka azaldu da.
PSNk lau udal ordezkari ditu han.
Politika
PSNri Ribaforadako alkatetza kendu diote, zentsura mozio bidez
Nuria Ruiz UPNko kide ohia alkate berria, Edurne Ruizen partez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu